viernes, 17 de abril de 2015

Euskera ikastaroak, lan munduko beharretara egokituak

Ostalaritza-merkataritza, pertsonen zaintza eta industria-metalgintza arloetan lan egiteko komunikazio konpetentziak ikastea da helburua. HERNANI 2015/04/17 00:00 Ostirala Euskara Plus egitasmoa aurkeztu zuten atzo Jaione Ayala Enplegu Zentroko arduradunak, Petra Elser Banaiz Ba­ga­ra­ko ordezkariak eta Luis In­txauspe Hernaniko alkateak. Helburua da euskera ikastaro laburrak eskaintzea, lan mun­duko beharretara egokituak. Bereziki, etorkinei edota bertako jende ez euskaldunari zuzendutako ikastaroak izango dira, 3 lan arlotako beharretara egokituak: ostalaritza-merkataritza, pertsonen zain­tza eta industria-metalgintza. Hiru ikastaro, 20 ordukoak Alkateak aipatu bezala, «euskerak izan behar du denon espazioa, eta horregatik, herria euskalduntzeko lanean, interesgarria da egitasmo hau». Proiektua Hernanin jarriko da martxan, baina etorkizunean Buruntzaldeara zabal­tzeko asmoa dago. Oraingoz, 3 ikastaro antolatu dira, 20 ordukoak, 3 lan arlotan euskeraz komunika­tzeko beharrezko konpeten­tziak ikasteko. «Lan guztietan komunikatu behar da», azaldu zuen Elserrek. «Bai bezeroekin, harrera euskeraz egiteko, eta baita lan tresna euskera duten lankideekin aritzeko ere balioko du». Era berean, azaldu zuten zubi lana egingo dutela, enpresek ikastaroan parte hartzen dutenak kontratatu ditzaten. Izenematea, hilaren 24ra arte Seiko talde txikiak egitea da asmoa. Hilaren 24ra arte eman daiteke izena, Enplegu Gunean (Florida 28, Gabriel Zelaia eraikina) edo 943 57 54 24.

No hay comentarios:

Publicar un comentario