lunes, 10 de noviembre de 2014

Hernanin egongo da Garapen Agentziaren egoitza nagusia Gabriel Zelaia eraikina izango da agentziaren zentroa, eta eskualdeko enplegu zerbitzua martxan dago bertan, dagoeneko.

http://www.kronika.net/albisteak/hernani/albistea/2014/11/08/bc740d0546215/hernanin-egongo-da-garapen-agentziaren-egoitza-nagusia/
  • Hernanin egongo da Garapen Agentziaren egoitza nagusia
  • Gabriel Zelaia eraikina izango da agentziaren zentroa, eta eskualdeko enplegu zerbitzua martxan dago bertan, dagoeneko.
  • HERNANI
    2014/11/08 00:00 Larunbata
  • Gabriel Zelaia eraikina izango da Buruntzaldeako Garapen Agentziaren egoitza nagusia. Hernanin egongo da, beraz, eta eskualde osorako zerbitzuak eskainiko dira bertan. Horietako bat, martxan da dagoeneko: enplegu zerbitzua.
    Daiteke enpresa arduratuko da Buruntzaldea osoko enplegu zerbitzuaz ere. Orain arte, Hernanikoa zeraman, eta behin Buruntzaldeakoa mar­txan dela, Gabriel Zelaia eraikinera mugitu dute zentrua. Langabetuek, beraz, Florida Auzoko 28an daukate gunea orain, prestatzeko.
    «Langabetuei autonomia eskaintzea da helburua»
    Jaione Ayala da zentruko arduradunetako bat, eta azaldu du langabetuei autonomia eskain­tzea dela helburua: «langabetuen behar guztiei erantzungo diegu hemen». Ordenagailu­etan eta interneten trebatu, kurrikuluma egiten ikasi, aurkezpen gutuna, lan elkarrizketak... «Denetarik egiten dugu, taldean edo bakarka», dio Ayalak.
    Aurrera begira, zerbitzu gehiago
    Garapen Agentziaren aurreneko zerbitzua izango da hori, eta aurrera begira, gehiago eskain­tzeko asmoa ere azaldu du Luix Intxauspe Hernaniko alkateak: «besteak beste, saioak eta hi­tzaldiak emango dira, eta enpresentzako zerbitzu bat ere egongo da. Eskualdeko zerbi­tzuak hemen kokatuko dira, herri guztietako jendearentzat».
    Zentzu horretan, ikuspegi aldaketa bat ere badagoela zehaztu du Intxauspek: «herritik eskualdeko zerbitzura pasako gara, bai enpleguan eta baita gainerakoetan ere».
    Tokia eta komunikazioa, Hernani aukeratzeko giltzak
    Garapen Agen­tziaren egoitza Hernanin jartzeko, bi aldagai hartu dira kontuan: «aurrena, horretarako lokal apropos bat zein herrik zuen ikusi genuen, eta Lasarte-Orian eta Hernanin bazeuden. Gero, komunikazioari erreparatu genion, eta Lasartek ez dauka lotura zuzenik Astigarraga eta Urnieta­rekin, garraio publikoan», azaldu du Intxauspek.
    Hori bai, ez da izango Agentziaren gune bakarra: «hau da egoitza nagusia, baina gai jakin bat lantzeko behar dugun edozein zentru, beste herriren batean jarri daiteke», argitu zuen alkateak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario